XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bertzen irakurgaietan.EUSKEREA, - Hiru ilabethetarik agertzen daukute Eskualzainek bederatzi urthe hautan.
Ondar aldiko lanik ohargarriena zaiku Azkue Jaunarena:
Ezin ukha ditake gure eskuara zaharrak eztuela aski hitz edozoin gauzari bere izenaren emaiteko.
Maiz hauzoko mintzairari har behartzen zaiku; eta emeki-emeki erdarazko hizkuntzak hanbateko andana izigarrian sartzen zaizku, non herrikoen estaltzerat, itzaltzerat, ithotzerat eta suntsitzerat baitoazi, alegia deus-ez.
Gureaz ez othe ginezake zerbait egin, beti eske ala ebasgoan ibili gabe?.
Gure tokian tokiko hitzak, elgarri josiz, ez othe litezke mintzaire jori eta erreberritu baten gayik edo ekherik ederrena?.
Bai hala uste dugu euskalzainekin batean.
Nola ordea josteari lot?.
Azkuek ihardesten dauku: ikus nola ari izan diren eta ari diren oraino gurea bezalako herriak....
Badauka
Eztu horrek erran nahi ithurburu beretarik heldu direla biak (nahiz... baina bego hortan egungo segurik) are gutiago bata bertzearen ithurburu datekela, hau ilhar handiskoa bailiteke.
Diogu bakarrik: 1ampdeg;) Alemana, eskuara bezala, bertze mintzairek ausikitzen eta zikintzen ari dutela gero eta gehiago; eta etsai bereri berdintsu behar gitzaizkotela jazarri; 2ampdeg;) Askotan batere elgar-aditu gabe bi mintzairek bide berberak hartzen dituztela, hitz berri beharretan direlarik, heien egiteko: Alemanek nahi izan zakotenean izen bat eman beren sortherriari,